XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gelditu egin ziren entzutera, eta orduan Tom Poucek oihu egin zuen berriro: - Eraman nazazue zeuokin eta lagunduko dizuet.

- Non zaude? - Bila nazazue lurrean, ahotsa entzuten den lekuan.

Azkenean, aurkitu zuten lapurrek.

- Lapurkume ahalena esan zioten, zertarako behar zaitugu?.

- Begira esan zien, leihoko burdinen artetik sartuko naiz apaizaren gelan, eta eskatzen didazuen guztia pasako dizuet.

- Beno, ikusiko dugu zer egin dezakezun- esan zioten.

Apaizaren etxera heldu zirenean, Tom Pouce gelan sartu zen, eta indar guztian oihuka hasi zen: @- Hemen dagoen guztia nahi al duzue? Lapurrek, izuturik esan zioten: - Hitzegizu isilago, jende guztia iratzarriko duzu.

Baina berak, ez entzunarena eginaz, berriro oihu egin zuen: - Zer nahi duzue? Hemen dagoen guztia nahi al duzue?.

Sukaldariak alboko gelan lo egiten zuen, eta zarata hau entzun zuenean jaiki eta adi zegoen.

Lapurrak, beldurturik, ihesi joanak ziren; azkenik, animoa berrindarturik, berriketarako gogoa besterik ez zelakoan, itzuli egin ziren atzera, eta ahots isilean esan zioten: - Utzi txantxak eta pasaiguzu zerbait.

Orduan Tom Pouce indar guztian oihuka hasi zen: - Den dena emango dizuet, luzatu eskuak.